EuskaraFrançaisEspagnol
 

Biltzar nagusia

Euskal Argentinaren 15 garren biltzar nagusia iragan da martxoaren 31an.  Donibane Garaziko herriko etxeko gela betea zen.

Aipatuak izan dira, pasatu urtean izan diren gertakari aberatsak, bai eta urteko diru konduak.

Ondotik 2012-ko norabide eta proiektoak presentatuak izan dira.

-         Urteko bidaia : hori iraganen da urri ondarretik azaroaren 11a arte. Aurtengo “Semana Vasca” edo Euskal etxen elgarretaratzea izanen da Rosario-n. Bidaia hasiko da egun batzu pasatuz behin Urugay aldean, hortik joaiteko Rosario hiri-rat eta ondotik, bakotxak antolatuko du bere bidaia Argentinan.

-         Aurten elkarteak ukanen ditu 15 urte : horren ospatzeko kideri proposatua izanen da egun bat “Bardenas” deitu leku ederraren ezagutzeko, maiatzeko 19-an.

-         Elkarteak nahi du ere muntatu “dokumental” bat internet sarearen bidez hedatzeko. Dokumental horrek bilduko ditu hemendik joan diren Euskaldunen lekukotasunak edo beren ondokoenak… bizi direnak,  partikulazki Argentinan eta Urugayen.

Bilkura bukatu da zintzur bustitze goxo batekin, eta ondotik baskaria giro onean.