EuskaraFrançaisEspagnol
 

Presentaketa

19garreko bigarren mende parteak ezagutu du emigrazio azkar bat, Pirineo guzitik eta partikulazki Euskal Herritik.

Milaka jende joan da « Rio de La Plata » inguruko herrialdetarat : Argentina eta Uruguay ziren oroz gainetik herri errezebitzaileak.

Jendetze horren gehiengoa, gizon gazteak ziren, bainan ere hiruetarik baten partea emazteak eta familia oso batzu ere.

Abian ziren bizi modu hobe baten bila… eta berriz Euskal Herrirat itzultzeko esperantzarekin…

Jendarte Euskaldun horrek atxiki du bere herri jatorriaren oroitzapena: Euskal Etxeak sortu dira. Nombre handian dira Argentinan. Euskal kultura biziarazten dute: euskararen ikasteko kursoak, Euskal dantzak, pilota, mus lehiaketak, bestak, konferentziak, … Urte guziez elgarretaratzen dira “Semana Vasca” deitzen duten ekitaldean.

“Euskal Argentina” elkartea arduratzen da emigrazio horren ixtorioaz. Laguntzen ditu alde batetik Argentinako Euskaldunak hemengo erroen aurkitzen eta bertzetik Euskal Herriko familiak Argentinako kusiekin har emanetan jartzen.