EUSKALDUNAK ARGENTINAN

Munduak izanki du zonbait mogimendu
Populuetan ere ainitz nahasmendu
Euskaldunak hortarik badu bere kondu
Emigrazio bidez orotan hedatu

Hemeretziko mende ta hogoigarrena
Aintzinagotik baitzen joanik lehena
Saldoka zen orduan joan euskalduna
Hemen nekea eta han nunbait fortuna

Euskaldunak miliunka bai Ameriketa
Zonbat gazte da jeutsi horgo portuetan
Montevideo eta Buenos Airesetan
Gehienak herrirat ez itzultzekotan

Euskaldun diaspora azkar Argentinan
Munduko lauetarik hirua dago han
Indar haundia dute eman erresuman
Lan eta nahikundez euskaldun moldean

Ainitz populuz baita egin Argentina
Bainan euskaldunak du omenik onena
Langilea onesta prestu ta zuzena
« palabras de los vascos » Argentinar zina

urteak joan eta zer zaukun gertatu
familiakoekin har emanak moztu
mintzairaren aldetik ezin komprenitu
eta bakotxa bere xokoan gelditu

bainan orai badago arrapizte berriz
bi aldetarik dira orai jakin nahiz
arbasoen erroen ondotik ibiliz
ainitzek kausituko segur hola ariz

azken urte hoietan bada ondorio
familia batzutan izan bitorio
elgar atzeman eta azkar amodio
sendimenduek dute hor hartzen balio

Argentina Uruguay hok doi bat euskaldun
Arbasoen odola baitago ezagun

Geroan ere elgar atxiki dezagun
« Euskal Argentina » hor bazira behardun.

Pierra LACO
2002ko urtarrila